Thursday, March 24, 2011

96 Ford Taurus Engine Diagram

"Interest ekonomikoei eusteko Gerra da"

Libiako eraso militarraren aurkako agerraldia egin dute Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM, Komite Internazionalistak eta Sare Antifaxistak elkarteek, Bilbon. Larunbaterako manifestazioa deitu dute.

Berria * E.H
Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM, Komite Internazionalistak eta Sare Antifaxistak elkarteek mendebaldeko indarrek Libian egindako eraso militarra gaitzetsi dute, Bilbon egindako agerraldian. Lurrean hildako hainbat pertsona irudikatzen zituzten bitartean, “interes ekonomikoen kontrolari eustea helburu duen esku-sartzea” salatu dute.
Europako Batasunak AEBen eta Nazio Batuen oniritzi “hipokritarekin” hasitako gerraren ondorioak, "beti bezala" populazio zibilak pairatuko dituela adierazi dute elkarte haiek. Hala, aurretik emandako erasoak gogora ekarri dituzte; Afganistangoa eta Irakekoa, kasu.
Espainiako Estatuak Libiari 2010eko lehen seihilekoan 6,8 milioi eurotan baloratutako material militarra esportatu ziola esan dute.
Manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon (18:00, Arriaga plaza).

0 comments:

Post a Comment